Aukera paregabea Euskadi osoko eskualde ezezagunetariko bat eta biztanle gutxien dituenetako bat ezagutzeko: Arabako haranak. Gaurkoan, familia osoarentzako moduko ibilaldi bat proposatzen dizuegu, natura eta historia gogoko dutenek biziki gozatuko dutena. Honako hauek bisitatuko ditugu gaur: Portilla/Zabalateko gaztelua alde batetik, hau da, Arabako armarrian agertzen den gune historikoa; eta Santa Katalina lorategia bestetik, landaredia maite dutenentzako eremu bikaina.
GOIZEAN
Goizean goiz jaiki eta, pilak kargatuta ditugula, Portilla/Zabalate udalerriraino gerturatuko gara. Han, 5 km eskas dituen ibilbide labur bat egingo dugu SL-A 34 bideari jarraituz; hark baliabide historiko eta turistiko garrantzitsu honetara eramango gaitu. Gaur egun gazteluaren zati batzuk pasabide eta panelen bidez berreskuratu dira, bisitariari gune honen garrantziaren berri emateko xedez.
Azkeneko ikerketek diotenez, ziurrenik XI. mendearen lehenengo erdialdean eraikia izan zen gaztelua, Antso III.a Garzeitz Nagusiak (1004-1035) edo bere seme Gartzea III.a Sanoitzek (1035-1054) aginduta, Gaztelako konderrian Iruñeko Erresuma hedatzeko eta sendotzeko prozesu orokorraren barruan, lur arabarretan bere agintea finkatzeko xedez.
Bisitariei inguruko gainerako gazteluak interesatuko balitzaizkie, Zabalateko gazteluaz gain beste bi gaztelu daude Gazteluen Ibilbidea deitzen zaion bidean. Ibilbideak 15 km inguru dauzka, eta Portilla/Zabalate, Ozio eta Berganzo lotzen ditu.
ARRATSALDEAN
Goizeko ibilbidearen ostean, Portilla/Zabalate inguruko herrietan jatetxe bat bilatu dezakegu, esate baterako Berantevillan, edo piknik bat ere egin dezakegu.
Arratsaldean, Santa Katalina lorategi botanikora lekualdatuko gara. Garai bateko Santa Katalina monasterioko hondakinen artean eraikitako eremu honetan, bost kontinenteetatik datozen 1.000 espezie inguru dituzu zain. Halaber, uharkak eta jauregiaren hondakinak, babes-hobirako eta elizako korurako sarbideak, eta agustindarrek mahasgintzarako eta baratzerako eraikitako terrazak kontserbatu dira. Naturaren eta historiaren arteko joko eder bat da. Eremu hau Parque Estelar Starlight izendatu zuten eta, horrenbestez, gauean eremu horretara izarrak ikustera joatea ezinbesteko esperientzia bat da. Hori bai, esperientzia hori burutzeko datak kontsultatu behar dira eremua kudeatzen dutenekin.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.cuadrilladeanana.es
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.cuadrilladeanana.es
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Añana-Gesaltzako Turismo Bulegoa / 945 351 386
Gaztelania, Euskara
Gomendioak