Ir al contenido

Menu

Portal de turísmo del País Vasco

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Malkorbe hondartza

  • Malkorbe hondartza

Malkorbe hondartza

Getariako bi hondartzetako bat da Malkorbe. Herriaren erdigunetik oso gertu dago, belauntziak eta yateak porturatzen diren kirol portuaren alboan, hain zuzen ere. San Anton mendia, Getariako Arratoia izenaz ere ezagutzen dutena (animalia horren itxura duelako), ikus daiteke Malkorbetik. Luzeran, 420 metro dituen hondartza polita eta lasaia da, eta ez da olatu handirik izaten bertan. Horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: iturriak, komun publikoak, dutxak, pertsona eziduentzako sarbideak, haurrentzako jolasak, etab. Hondartza zainduta dago eta, horrez gain, inguruan tabernak ditu. Lagunekin edo familia giroan egun pasa joateko leku aparta da Malkorbe. Kirola egiteko ere eremu berezia du. Besteak beste, boleibola, piraguismoa, urpekaritza eta winsurfa egin ditzakegu bertan.


Zerbitzuak: Pedaloen alokairua / Komunak / Taberna / Urpekaritza / Dutxak / Iturriak / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Hondartza-boleibola

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Getaria

Ekintzak:

Boleibola, piraguismoa, haurrentzako jolasak, urpekaritza, windsurf, pedaloak, uretako motorra eta bela.

Sorosleen ordutegia:

10:00-20:00 (udan).

Euskadi, bien común