Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, Europako onena | Euskadiko turismo albisteak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Ezagutu Euskadi

Berriak

Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, Europako onena

  • Azurmendi jatetxea
    Azurmendi jatetxea
2015/05/07
Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, Europako onena
OAD sailkapenaren arabera, Euskadiko 7 jatetxe daude lehen 100 jatetxeen artean

Azurmendi euskal jatetxea, Eneko Atxa sukaldariarena, Europako onena da OAD (Opinionated About Dining) sailkapenaren arabera. Hain zuzen, munduko jatetxeen sailkapen adierazle ospetsuenetako bat da ranking hori. Azurmendik hiru Michelin izar ditu jada, eta, beraz, munduko onenen topean zegoen. Hala ere, 2015. urtean, OAD adierazleak 18 maila goratu du iazko sailkapen berari dagokionez, eta lehengo postuan jarri du. Opinionated About Dining (OAD) jatetxeak sailkatzeko sistema bat da, Steve Plotnicki adituak sortua. Sukaldaritzan adituak eta oso gaituak diren jakintsu talde bat egiten du, eta munduan zehar bidaiatzen dute gastronomia esperimentatzeko. Aurtengo sailkapenean, Atxaren sukaldearen atzetik daude Troisgros (Roanne) eta L'Arpège (Paris) frantsesak. Berria jakindakoan, Eneko Atxak twitter bidez eman zizkien eskerrak bezeroei, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aitortu zien “etxearen arima” zirela. Goi mailako gastronomiak leku berezia du Euskadin, munduko Michelin izarren kontzentrazio handiena baitago. OAD rankingean, aurten, Euskadiko zazpi jatetxe agertzen dira Europako lehen 100 jatetxeen artean. Azurmendiz gainera, zerrendan daude hauek ere: Etxebarri (Axpe), Arzak (Donostia), Elkano (Getaria), Mugaritz (Errenteria), Martín Berasategui (Lasarte) eta Ibai (Donostia).

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea