Ibilbide eta planak
Bilbo txakurrarekin ezagutzen hasteko, ibilbiderik esanguratsuenetako bat proposatzen dizuegu. Nerbioi itsasadarrari jarraituz, garai bateko Bilboko industriaren ardatzari jarraituz, alegia, espazio ireki zabalak aurkituko dituzue; belar freskoaren usainez nahiz itsaso-usainez jantzitako etorbideak...
Informazio praktikoa
Egun osoan Euskadiko hiri eta herrietan barrena ibili ostean, zure txakurrak eskertuko dizu korrika libre ibiltzeko eta beste txakur batzuekin jolasteko tokiak eta uneak bilatzen badituzu.
Informazio praktikoa
Txakurrarekin bidaiatzeko garaian, plangintza handiena eskatzen duen puntuetako bat garraiobideak aukeratzea da, bai helmugara iristeko, bai txakurrarekin alde batetik bestera mugitzeko..
Hemen dog-friendly establezimenduak eta zu eta zure txakurra ongi hartuak izango zareten bisitatzeko tokiak aurkituko dituzu, Euskadin txakurrarekin bidaiatzea esperientzia perfektua izan dadin. Ez ahaztu txakurrak sartzeari buruzko politika osoa eta eguneratua kontsultatzea beti.
Albaitaritza klinika bat behar duzue? Txakurren ile-apaindegi bat? Txakurrarekin bidaiatzean, baliteke ezustekoak sortzea edo zerbait behar izatea. Hemen aurkituko dituzu txakur negozioak, zonaldearen eta espezialitatearen arabera taldekatuta.
EUSKADIKO TXAKUR-ARRAZA AUTOKTONOA
'Euskal Artzain Txakurra' da arrazaren izen ofiziala eta mendeetan erabili dute ardi-txakur gisa eta ganadua zaintzen. Bi aldaera daude: Gorbeiakoa eta iletsua. Txakur indartsua da, bizia eta arina, oso langilea eta fina. 20 kilo inguru izaten ditu batez beste
Deskarga itzazu liburuxka hauek: plan ugari ez ezik, dog-friendly diren ehunka ostatu, jatetxe, saltoki eta toki erakargarri ere aurkituko dituzu, eta ongi hartuko zaituztete horietan guztietan, zuen lagun onenarekin batera.