Informazio praktikoa: txakurrarekin garraio publikoan | Turismoa Euskadi

Garraio publikoak Euskadin

'Euskadi txakurrarekin' webgunerako informazio praktikoa

Garraioa da txakurrarekin bidaiatzeko plangintza egitean bereziki kontuan hartu beharreko puntuetako bat, erabili beharreko garraiobideak hautatu behar ditugulako, bai helmugara iristeko, bai helmugan barrena mugitzeko garraiobideak. Zaindu beti zure txakurraren ongizatea, eta eraman zurekin beti kumea denez geroztik, modu batean baino gehiagotan bidaiatzeko ohitura har dezan. Hala, askoz ere toki gehiago bisitatu ahalko dituzue elkarrekin, eta egoera estresagarrien kopurua murriztuko da nabarmen, zure txakurrarentzat, eta bide batez zuretzat.

Hegazkinez

Euskadirainoko hegaldiak antolatzen dituzten airelinea batzuek —Vueling, Volotea, Brussels Airlines, etab.— txakurrak onartzen dituzte kabinan (gehienez 8/10 kg), edo bestela sotoan, handiagoak badira. Hemen ikus ditzakezue Euskadiko 3 aireportuetan diharduten airelinea guztiak. Sartu haien webguneetan, baldintza espezifikoak kontsultatzeko:

Bilboko aireportua Gazteizko aireportua Donostiako aireportua

Trenez

Renferen Distantzia Luzeko tren guztietan baimenduta dago txakur bat eramatea bidaiari bakoitzeko, gehienez 10 kiloko txakurrak bidaia-kutxetan sartuak (kutxaren gehieneko neurriak: 60X35x35). Txakur bat bakarrik bidaiari bakoitzeko.

Renferen maskotei buruzko politika ikusteko

Itsazontziz

Brittany Ferries konpainiak 5 txakur baimentzen ditu gehienez, pertsona bakoitzeko. Horretarako, nahitaezkoa da ibilgailu batekin bidaiatzea. Gehiago ikusteko

Brittany Ferriesen maskotei buruzko politika ikusteko

Errepidez

Euskadi helmuga paregabea da autoan edo autokarabanan ibiltzeko: leku batetik besterako tarteak motzak izaten dira (ordubeteko tartea hiru hiriburuen artean) eta, horri esker, oso-osorik aprobetxatuko duzue lur magiko honetako egonaldia.

Euskadiko autokarabanetarako eremuak ikusteko

Renfe (distantzia ertaina eta luzea)

Gehienez 10kg-ko txakurrek bidaia dezakete, betiere bidaia-kutxetan sartuta badoaz, gehienez 60x35x35cm neurriak dauzkaten garraio-kutxetan, zehazkiago . Txakur bat bakarrik bidaiari bakoitzeko.

www.renfe.com

Renfe (aldiriak)

Tamaina guztietako txakurrak onartzen dira. Bidaia-kutxan bidaiatu beharko dute, edo uhalez lotuak eta muturrekoa jarrita. Txakur bat bakarrik bidaiari bakoitzeko.

www.renfe.com

Euskotren

Euskotrenen lineetan, mota guztietako txakurrek izango dute bidaiatzeko aukera, betiere uhalez lotuta badoaz. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek debekatuta dute sartzea.

www.euskotren.eus

Bizkaibus

Txakurrek bidaiatzeko aukera izango dute, baldin eta 8kg baino gutxiago pisatzen badute eta bidaia-kutxa itxi baten barruan badoaz.

www.bizkaia.eus

Bilbo

Bilboko tranbia

Bilboko tranbian, tamaina guztietako txakurrek izango dute bidaiatzeko aukera, betiere uhalez lotuta badoaz. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek debekatuta dute sartzea.

www.euskotren.eus

Bilbobus

Bidaiatzeko aukera dute, betiere bidaia-kutxaren barruan sartuta badoaz.

www.bilbao.eus

Metro Bilbao

  • 1. eta 2. lineak: gehienez 8kg-ko pisua duten txakurrek bidaia dezakete, uhalez lotuak eta jabearen besoetan, edota bidaia-kutxa itxi baten barruan.
  • 3. linea: tamaina guztietako txakurrek izango dute bidaiatzeko aukera, betiere uhalez lotuta badoaz. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek debekatuta dute sartzea.

www.metrobilbao.eus

Taxiak

Deitu telefogunera eta adierazi txakurrarekin zoazela, haiek bidaiatzeko ibilgailu bat bilatuko dute zuretzat.

Artxandako funikularra

Haientzako propio gaitutako eta seinaleztatutako konpartimendutan joan beharko dute beti txakurrek, jabeen ondoan. Txakurrek muturrekoa jarrita joan beharko dute beti, uhal laburraz lotuta, Funikularraren instalazioetan eta ibilbidean, eta instalazioetatik irten arte ezin izango zaie muturrekoa kendu edo uhala askatu.

www.funicularartxanda.bilbao.eus

Bizkaibus

Bizkaibusek hiriko hainbat puntu lotzen ditu, elkarren artean eta hurbileko udalerriekin. Txakurrek bidaiatzeko aukera izango dute, baldin eta 8kg baino gutxiago pisatzen badute eta bidaia-kutxa itxi baten barruan badoaz.

www.bizkaia.eus

Bizkaia zubia

Gehienez 40 kilo dituzten txakurrak doan sar daitezke bidaiarien alboko konpartimentuan, baldin eta uhalez lotuta edo bidaia-kutxa barruan sartuta badoaz. Tamaina guztietako txakurrak erdiko gabarran joan daitezke, estalperik gabe. Txakurrekin ezin daiteke goiko pasabidera igo, haien segurtasunagatik.

www.puente-colgante.com

Donostia

Hiri barneko autobusa

Jabearen besoetan edo bidaia-kutxan sartuta doazen txakur txikiak onartzen dira. Ezinbestean, eramaileak bidaiatu beharko du erreserbatuta ez dauden eserlekuetako batean eserita, eta animalien tamainak, gehienez ere, hark okupatutako eserlekuaren zabalera izango du.

www.dbus.es

Taxiak

Deitu telefogunera eta adierazi txakurrarekin zoazela, haiek bidaiatzeko ibilgailu bat bilatuko dute zuretzat.

Igeldo Mendiko funikularra

Txakurrek funikularrean bidaia dezakete uhalez lotuta, eta 2,50 euroko tarifa estra bat ordainduta.

www.monteigueldo.es

Gasteiz

Hiri barneko autobusa

Animalien garraioa baimenduta dago, betiere txikiak badira eta bidaia-kutxa itxi baten barruan badoaz.

www.vitoria-gasteiz.org

Taxiak

Deitu telefogunera eta adierazi txakurrarekin zoazela, haiek bidaiatzeko ibilgailu bat bilatuko dute zuretzat.

Gasteizko tranbia

Baimenduta dago tranbian txakurrarekin bidaiatzea, betiere uhalez lotuta badoaz. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek debekatuta dute sartzea.

www.euskotren.eus

Beste udalerri batzuk

Esteka hauetan informazioa aurkituko duzu Euskadiko beste udalerri batzuetako garraio espezifikoen eta haien dog-friendly politikaren inguruan.

Getxo

Ereagako igogailu panoramikoa eta Portu Zaharreko igogailua. Igogailu horiek txakurrarekin zoazela erabiltzea baimenduta dago, baina betiere txakurra uhalez lotuta badoa, bere arduradunaren ondoan.

Gehiago ikusteko

Informazio praktiko gehiago ikusteko egin klik hemen.