'Euskadi txakurrarekin' webgunerako informazio praktikoa
Txakurrak familiako kideak dira, eta horregatik txakurra galtzea esperientzia izugarri estresagarri eta gogorra da, areago bidaian edo zuen ohiko ingurunetik kanpo gertatzen denean. Txakurrentzat ere traumatikoa da benetan, eta horregatik eskatzen dizugu txakurra beti zuengandik gertu ibiltzea, bistatik ez galtzeko moduan.
Gauzak errazteko, hobe duzu txakurra beti uhalaz lotuta eramatea, saltoki edo jatetxeen kanpoan bakarrik ez uztea, eta, txakurrentzako parkeetan edo baimendutako beste eremu batzuetan aske utziz gero, beti kontrolpean duzula eta zure deiari erantzuteko moduan dagoela ziurtatzea.
Lehenik eta behin, lasai egon: lasai egotea zaila bada ere, azkarrago mugitzen eta argitasunez pentsatzen lagunduko dizu horrek. Orientazioa galduta ibiliko da ziurrenik, eta laster aurkituko duzu. Euskadiko herritar zein agintariek beren esku dagoen guztia egingo dute zuri laguntzeko. Europako legeriak zein Espainiako autonomia-erkidegoetako legeriak ezartzen dutenez, txakur guztiek mikrotxip bat eraman behar dute identifikatzeko, zenbaki hori pertsonok dugun NANaren baliokidea izanik. Txakurra galtzen denean oso lagungarria da.
Zure txakurra erroldatuta dagoen erregistro autonomikoari deitzeko aukera ere baduzu. Espainiako erregistro autonomikoen zerrenda bat ikusiko duzu jarraian:
Espero dugu ezustekoa berehala pasatzea eta laster berriz ere elkarrekin egotea. Maskoten bidaia-aseguruek, bilaketarekin eta bidaiaren erreserbak aldatzearekin zerikusia duten gastuak estaltzen dituzte, galdutako animalien kasurako.
Txakur bat bere jaberik gabe ikusten baduzu, orientazioa galduta, saia zaitez hari laguntzen. Imajinatu hurrengo batean zurea izan litekeela, eta norbaitek zugana bueltan eramateko ardura hartzea zenbateraino eskertuko zenukeen.
Lehenik eta behin, animalia identifikatu behar duzu, galduta dagoen edo abandonatu ote duten jakiteko.
Txakurraren arduradunak agertzen ez badira, abandonatu egin badute eta horretarako aukera baduzu, agian haren ardura har zenezake behin-behinean, edota, zergatik ez, zure etxera eraman, adoptatzeko tramiteak eginez. Hala, bide batez, aparteko oroigarri bat eramango duzu Euskadira egindako bidaiatik.
Informazio praktiko gehiago ikusteko egin klik hemen.