Non lo egin
Landetxeak
Donostiako gerriko berdean
Lasarte-Orian dago La Palmera landetxea, Gipuzkoako hiriburutik minutu gutxi batzuetara, atseden egun batzuk hartzeko eta deskonektatzeko ingurune natural perfektuan.
Fruitu arbolez betetako 2.000 metro karratutik gorako lorategia du, eta bertan dago ostatuari izena ematen dion palmondo handia. Handiak eta beroak dira gelak, eta barne hartzen dituzte gosari kontinentala, smart tv, ohe estra handiak, check in online eta irekiera sistema mugikor bidez.
Gelek terraza eta bainugela dituzte. Beste zerbitzu batzuen artean, berogailua, jangela, egongela, mikrouhin labea eta garbigailua.