Donostia Zinemaldia 2025 | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi - Ezinbestekoak Euskadira egingo duzun bidaian - Euskadiko Turismoa
Joan edukira
Zinemaldia

Donostia Zinemaldia 2025

Kokapena - Kursaal - Teatro Principal - Tabakalera - Cines Príncipe y Antiguo-Berri - Velódromo Antonio Elorza - Teatro Victoria Eugenia, Donostia / San Sebastián

19-27 irailaren

Donostia Zinemaldia da Donostiako ekitaldi handia eta hiriak zinemarekin duen harreman estuaren bultzatzailea. 

Zinemaren historiako izen handiak Donostiarekin lotuta ageri dira jada. Donostiak, gainera, maiteminduta utzi ditu Zinemaldiagatik berau bisitatu duten guztiak: Federico Fellini, Audrey Hepburn, Alfred Hitchcock, Jean-Luc Godard, Sophia Loren, Luis Buñuel, François Truffaut, Agnès Varda, Orson Welles...

Urtero, ehunka film aurkezten dira sail desberdinetan: Sail Ofiziala, New Directors, Perlak, Culinary Cinema edo Zabaltegi-Tabakalera. Film horietako asko sail bakoitzeko sariak eskuratzeko lehiatuko dira. Besteak beste, nabarmentzekoa da Urrezko Maskorra, Sail Ofizialean lehiatuko diren film luzeek eskura dezaketena.

Halaber, Donostia Zinemaldiaren edizio bakoitzean ohorezko Donostia Sariak ematen dira. Aurte, Jennifer Lawrence-ek jasoko du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren sari nagusia. Aktoreak, Oscar baten irabazleak, irailaren 26an jasoko du ohorezko saria, Kursaalen egingo den gala batean.

Nazioarteko izarrak egunero iristen dira jaialdiak iraun bitartean eta donostiarren, turisten eta kanpotarren artean nahasi ohi dira, ikusmin handia sortuz.

Ezinbestekoak hurbil