Surfing Zumaia | Turismo aktiboko eta abentura kiroletako enpresak Euskadin | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Surfing Zumaia

Euskadiko Turismo Etika

Itzurungo hondartzan surfean aritzea esperientzia paregabea da. Itzurungo hondartza, Zumaiako herrigunetik oso gertu dagoen urre-koloreko harea fineko hondartza txiki bat da. Uretako kirolak egiteko egokia den hondartza da, adibidez, surfa edo bodyboarda.

Gu hondartza honetan hazi gara, eta benetan diotsuegu, ikaragarria dela! Udan azken orduan surfean ibiltzeak eta ilunabarra uretatik ikusteak ez du preziorik! Mareen arabera, ezkerreko edo eskuineko olatuak surfeatu ahal izango dituzu. Itsasbeheran, olatuak leunagoak dira, eta, itsasgoran, askoz indar handiagoa duten tontorrak eratzen dira.

Surfing Zumaia hondartzatik metro gutxira dago. Gurekin surfean ibili nahi baduzu, pasa zaitez eskolara eta primeran pasatuko dugu Itzurunen surfean!

Datu interesgarriak

Helbidea
Polígono Larretxo, 18, Zumaia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba