Non lo egin
Pentsioak
Karrantza Haranean dago Vicente Pallotti Etxea, mendiz inguratuta eta itsasotik gertu.
Gaur egun fraide palotinoek kudeatzen dute ehun urtetik gorako ostatua. Besteak beste, erabilera anitzeko eta bilera gelak, jangela, telebista ikusteko aretoa, irakurketa gela, txoko bat eta aparkalekua ditu nabarmentzekoen artean, eta 100 lagun baino gehiagorentzako tokia du.
Ostatuaz gainera, bainuetxe bat ere badute (Termas de Molinar), tratamendu eskaintza zabalarekin.