Non lo egin
Hotelak
Vianako Jauregian kokatutako hotela da. 1619an eraikia da estilo barroko jentilean. Bere arkitektura, kalitate eta kokalekua dela eta, penintsulako iparraldeko establezimendurik onenen artean dago. Izaera propio duten 6 gela bikoitz eta banako bat ditu. Oporretaz gozatu edota asteburuak pasatzeko prestatua dago, baina, gainera, bilerak, enpresen pizgarriak edota kongresuak antolatzeko prestatuta dago. Lurpean upeltegi bat dauka eta bertan bisita gidatuak eta ardo dastatzeak antolatzen dituzte. 150 lagunentzako jatetxea dago.