Moon Hostel Bio Aterpetxea |Ostatuak |Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Aterpetxe turistikoak

MOON HOSTEL BIO

Moon Hostel Bio ostatu modernoa eta erosoa da, eta Bilboko hirigunetik gertu dagoen Deustu auzoan dago. Ostatuaren kokapenak aukera ematen du oinez ibilaldi bat eginez hiriko interesgune nagusiak bisitatzeko: Guggenheim museoa, Euskalduna Kongresuen Jauregia edo San Mames futbol zelai berria. Ostatuaren ondoan dago Deustuko metro geltokia. Logelek bainugela dute eta doako banakako armairuak. Hiru eremu komun ditu, guztiak doako wifi konexioarekin. Azpimarratzekoa da, gainera, Bio Garden hiri baratze txikia; ostatuaren erdian dago eta bezeroek eurek zaintzen dute. Halaber, doako zerbitzua duen jan-egongela bat dago. Harreran, aparkamendua, bizikleten alokairua eta bagaje kontsigna eskaintzen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Luzarra 7 - 48014 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
84 leku
Erregistro zenbakia
Gela kop.
1 lau lagun arterainoko gelak - 18 lau lagunetik gorako gelak

Zerbitzuak

  • Bizikleten alokairua
  • Jantokia
  • Internet
  • Areto soziala
  • Telebista