Non lo egin
Landetxeak
XVII. mendearen hasieran eraikitako baserria. Haritzaren zuraz egindako jatorrizko egitura mantenduta zaharberritu zuten. Komuna eta telebista duten sei logela, tximiniadun sukaldea-jantokia, barbakoa, bi terraza (bietako bat erdi estalita dago eta bertatik itsasoa ikus daiteke) eta egongela ditu. 110 m/2ko apartamentu bat ere badu. Berdegunez inguratuta dago, Pagoetako Parke Naturalaren barruan. Horri esker eta Zarautzetik oso gertu dagoenez, mendiaz eta itsasoaz gozatu nahi dutenentzako toki bikaina da. Bisitariek nekazaritza-ekintzetan parte har dezakete: ukuilua garbitu, belarra hartu, zekorrak eta behiak zaindu, etab. Etxea osorik aloka daiteke.