Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
Bakioko erdigunean dago, eta 80 metrora hondartza dauka, surflariek oso gogokoa duten hondartza, hain zuzen ere. Aterpetxeak logela modernoak ditu, ohe jantziak prezioaren barnean daude eta doako wifia eskaintzen da. Jatetxe bat ere badu, eta asteburuetan bazkariak, afariak eta pintxoak eskaintzen dira. Aste barruan, berriz, taberna zerbitzua eskaintzen da. Kokapena dela eta, ezin hobea da inguruko gastronomiaz disfrutatzeko edo Gaztelugatxeko San Juanez gozatzeko; hain zuzen, horixe da euskal kostaldeko ezinbesteko guneetako bat.