Non lo egin
Kanpinak
El Roble Verde kanpina Arabako hegoaldean dago, Pobes eta Argantzun herrian arten.
Familia arteko giro lasaia da nagusi bertan.Kanpinaren kokalekua dela eta, bisitariek Arabako txokorik adierazgarrienetako batzuk ikusteko eta naturarekin lotura duten kiroletan aritzeko parada izango dute.
Mobil-homeak eta bungalowak ez ezik, partzelak alokatzeko aukera ematen du, karabanak, autokarabanak eta kanpin-dendak jartzeko.
Besteak beste, terraza duen jatetxea, kafetegia, denda, igerilekua eta jolaslekua ditu nabarmentzekoen artean. Ondoan basoa ere badu, paseatzeko edo atseden hartzeko.
Goi-denboraldiko prezioak agertzen dira.Informazio gehiago nahi izatekotan, kanpinaren arduradunekin harremanetan jarri.
Sarbide gomendagarria A-2622.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira