Non lo egin
Pentsioak
Anne ostatua Donostiako gune historikoan dago, eta handik, oso erraz iristen da oinez alde zaharreko pintxoak, jatetxeak eta tabernak dauden eremuetara. Kontxako hondartza 3 minutura dago oinez, eta Zurriola, surflariek gehien erabiltzen duten hondartzetako bat, ez dago askoz ere urrunago. Ostatuak doako wifi konexioa eta TB ditu logeletan. Egunero gosaria eskaintzen da produktu gozoekin eta gaziekin ostatuaren aurrean dagoen jatetxean.