Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Euskadiko Monumentu Nazional izendatuta, Ziortzako monastegia, garai batean kolegiata izandakoa, inguru paregabean dago, Oiz mendiaren (1.026 m) magalean eta Bolibar Bizkaiko herritik pare bat kilometrora. Bizkaiko kostaldetik doan Done Jakue bideko igarobide garrantzitsua izan zen Erdi Aroan eta, bereziki, Errenazimentu garaian. Antzina erromesek erabili zuten harrizko galtzada batetik igo gaitezke bertara. Monumentu multzoa hainbat eraikinek osatzen dute; XV. mendeko eliza gotiko-errenazentistak (aldare nagusian, erretaula plateresko deigarria duen tenpluak), XVI. mendeko klaustroak eta klausurako eta komunitateko bizitzako hainbat lekuk; abadearen etxea, kolonoena eta jangela. Garai batean erromesentzako ospitale bat ere bazegoen monastegian baina sute batek suntsitu zoen eta, orain gutxi, eraikin berri bat altxatu zuten baina, oraingoan, ostatu gisa erabiltzen dute. Aipatu behar da bertan bizi diren abadeek gozogintza lantzen dutela eta monastegian bertan duten dendan beren produktuak saltzen dituztela.
Monastegia
Ziortzako Kontzertuak, antzinako musika zikloa.