Arte eta Kultura
Ondare kulturala
XVI. mendearen hasieran Itziarren santutegiaren ondoan komentu bat eraikitzen saiatu zen San Francisco de la Observancia izeneko frantziskotarren lagundia, baina garai hartako agintari erlijiosoak aurka jarri zitzaizkion eta frantziskotarrek atzera egin behar izan zuten.
Juan Perez de Liconaren laguntza jaso zuten orduan, honek Sasiolako ontziola eta inguruko lurrak eman baitzizkien, eta han eraiki zuten frantziskotarren Gipuzkoako bigarren komentua.
Antzinako komentutik, klaustroaren, ospitalearen eta elizaren hondarrak mantentzen dira oraindik. Kanpai-hormadun tenpluak nabe bakarra du, eta hiru zatitan banatuta dago. Kanpotik kontrahormek eta ostiko-arku batek sendotzen dituzte zati horiek.
Barruko aldean, berriz, XVII. mendean intxaurrondo egurrez egindako erretaula da elementurik nabarmanena. Oso ondo gorde dute, eta San Frantziskoren bizitzaren eszenak ikus ditzakegu bertan.
Komentu-Ospitalea