Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Santa Maria eliza Tolosako alde zaharrean dago, Andre Maria plazan, udaletxearen alboan. Areto oinplanoa eta garaiera handiko hiru nabe ditu. Horrez gain, gurutze-ganga faltsuak ageri ditu; sei zutabe handik eusten diete. Bataiotegiaren aurrealdea XIII. mendekoa da eta San Esteban baselizarena izan zen. 1918an ekarri zuten eliza honetara. Barrualdean, erretaula ikus daiteke erdian eta hainbat irudi alboetako hormetan marraztuta. Lan neoklasiko horiek Silvestre Perez arkitektoak egin zituen XIX. mendearen hasieran.
Eliza