San Nikolas eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
San Nikolas eliza

San Nikolas eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

1756an zabaldu zuten eliza hau, hamahiru eraikitze lanetan eman ostean. Loyola Ignacio Ibero maisuaren proiektuaren arabera egin zen. Karratu batean sartutako gurutze grekoaren formako oinplanoa izango zuen eliza egiteko ideia izan zuen; garai hartarako ohikoa ez zen proposamena izan zen hura. 

Alboetan gelditzen ziren zatietan kaperak eta sakristia jarri zituen. Sabaia osatzen duen kupula ikusgarriak prisma itxura du kanpotik, baina aurrean daukan kanpai-hormak ezkutatzen du. Horma nagusia hiru zatitan banatua dago: alde batean sarrera dago eta, albo banatan dorreak ditu. Bere osotasunean ederra bada ere, sarreraren gaineko tinpanoan dagoen brontzezko erliebeak are dotoretasun handiagoa ematen dio. 

Eliza barruan, rokoko estiloko eskulturaren erakusgarri diren bost erretaula gordetzen dira, Juan Pascual de Menak egindakoak guztiak.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Plaza San Nicolás, 1 (Casco Viejo) - 48005 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea