John jauregia (La Bolsa eraikina) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
John jauregia (La Bolsa eraikina)

John jauregia (La Bolsa eraikina)

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

La Bolsa eraikina edo John jauregia Bilboko Zapikaleetan dago. Hiru kaleetara zabaltzen da eraikin barroko hau. Hiruretatik ikusgarriena Pelota kalera ematen duen aurrealdea da. 

Sarrera nagusia dintelduna da eta moldura batez inguratuta dago. Begoñako Amaren irudia dago horma-hobi batean. 

Torre kalera ematen duen aldeko sarrera berriz dekorazio gutxikoa da, goian balkoia du eta armarria ere alde honetan dago. 

Harlanduzkoa da eraikina eta barne patioa du. Hiru solairukoa da eta zirkulu-laurdeneko harrizko maila altu eta zabal batean hasten diren harrizko eskailerak ditu. 

Gaur egun kultura eta gizarte ekintzetarako erabiltzen da jauregia.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Pelota 10 - 48005 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Ekintzak

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, erakusketak eta abar antolatzen dira. Kultur gunea da.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak