Gurutze ermita | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gurutze ermita

Gurutze ermita

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gurutze ermita txikia Debako udaletxearen aurrean dago, udalerriko plaza nagusian, Itziartik datorren errege-bidearen sarreran, alde zaharreko antzinako iturritik hurbil. Baseliza noiz eraiki zuten argi ez dagoen arren, bertan aurkitutako aztarna arkeologikoek oso zaharra dela erakusten dute. XIX. mendean, Debako agintariek ermita eraitsi nahi izan zuten, euren iritziz oso txikia zelako, erabat hondatuta zegoelako eta festak egiten ziren lekuan zegoelako. Halere, apezpikuak ez zuen eskakizuna onartu. Tradizioak dioenez, itsasoarekin lotutako zereginetan ziharduen jendea (batez ere marinelak eta arrantzaleak) eta burdina oletara eramaten zuten olagizonak bertara joaten ziren otoitz egitera.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Ermita

Helbidea
Cruz, 10 - 20820 Deba
Telefonoa
Helbide elektronikoa