Bilbao Arena | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bilbao Arena

2010eko irailean ireki zen Bilbao Arena Kirol-jauregia hiriburuko Miribilla auzoan dago. Eraikinerako erabilitako harrizko osagaiek 1995ean itxi zuten meategi zaharrean zegoen harria dakarte gogora eta kanpoko apaingarriek inguruko naturarekin lotzen dute.

 

Bilbao Arenak, 30.000 metro koadrotik gorako eremuan, Miribillako auzotarrek erabiltzeko kiroldegi bat (igerileku eta gimnasioz osatua), eta egun Bilbao Basket saskibaloi taldeak jokatzeko erabiltzen duen kantxa eskaintzen ditu.

 

10.000 ikusle inguruko edukiera du jokaleku honek. Kirol-partidetarako erabiltzen ez denean, kantxako gune hori era askotako ekitaldi eta ikuskizunak hartzeko prest dago eta egun, familia osoarentzako ikuskizunak, kontzertuak eta era askotako kirol ekitaldiak hartzeko toki gisa pisu handia izaten ari da. Izan ere, hiru ekimen ezberdin batera egin litezke bertan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Kirol-jauregia

Helbidea
Askatasuna 13 - 48003 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga