Negozioak
Hitzaldia Zentroak
Miramar Jauregiak 34.136 metro karratuko azalera dauka. Azalera horretan, jauregiaz gain, parkea, lorategia eta beste hainbat eraikin daude. Bere garaian Maria Kristina Erreginaren udako egoitza izan zen. 1972. urtean Donostiako udalak erosi zituen jauregia eta inguruko lurrak eta egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroak egiten dira bertan. Jauregiak mintegiak, biltzarrak, topaketak edota ikastaroak antolatzeko beharrezkoak diren hainbat gela eta giza baliabideak nahiz baliabide teknikoak eskaintzen ditu. Orotara, 6 pabiloi, erakusketetarako 5 areto, 195 pertsona hartzeko prestatuta dagoen areto bat eta prentsa areto bat. Instalazio horiek guztiak ikus-entzunezko baliabideez hornituta daude, hala nola, megafonia, aldibereko itzulpena, Wi-Fi sistema, bideokonferentzia, telefonoa, etab.
16 - 195
pertsona