Arabako Errioxako upeltegiak ezagutzen | Ibilbide turistikoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Bilarreko ikuspegi panoramikoa

Arabako Errioxako upeltegiak ezagutzen

Ezinezkoa da Arabako Errioxari buruz hitz egitea, bertako ardoa aipatu gabe. Mahatsa eta bertatik ateratzen den edaria lur hauetako sinbolo bilakatu dira. Upeltegi ugari daude Ebro ibaiaren ezkerreko ibarretik Toloño mendateraino iristen den eskualde honetan. Horietako askotan bisitariak hartzen dituzte, eta, ardoa nola egiten den pausoz pauso azaltzeaz gainera, ardo-dastatzeak egiten dituzte.