Toña hondartza (SUKARRIETA) | Hondartza BIZKAIA probintzian | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Toña hondartza

Toña hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Txatxarramendi uhartearen babesean, Mundakako itsasadarrera begira dago hareatza txiki, lasai eta atsegin hau.

Sukarrieta Bizkaiko herrian dago Toña hondartza, herrigunetik oso hurbil. Itsasoa bare egon ohi da eta hala, haurrak dituzten familientzako leku aproposa da. Udan, hainbat zerbitzu jartzen dituzte erabiltzaileen eskura: komunak, dutxak, iturriak, oinak garbitzeko guneak, bizikletazaindegia, hondartzainak...

Hondartzaren sarreran gainera, autoa uzteko tokia eta taberna ditu. Halaber, inguruotan, parke ederra topatuko dugu, haurrentzako jolasekin, mahaiekin, eserlekuekin, etab.

Bestalde, Toñako hondartzan hainbat kirol egin daitezke, boleibola, bela eta windsurfa, besteak beste.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Haurrentzako jokoak, palak, boleibola, kometak, ibilaldiak, windsurfa eta bela.

Sorosleen ordutegia

11:00-20:00.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Kanpina
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Haur-instalazioak
  • Padurak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
  • Hondartza-boleibola