Espejoko ibai-igerilekuak (ESPEJO) | Ibaia ARABA probintzian | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Espejoko ibai-igerilekuak

Espejoko ibai-igerilekuak

Gure Mendiak eta Haranak

Ibaiak

Espejoko ibai-igerilekuak Arabako lurralde historikoan daude, Gaubea udalerrian, Añanako Koadrilan, hain zuzen ere. Inguru eder hau Omecilla ibaiaren ertzean topatuko dugu.

Herritar eta bisitari asko joan ohi da bertara atseden hartzera, batez ere, uda garaian. Ibaiaren albo bietan autoa uzteko leku zabala du. Horrez gainera, barbakoak, mahaiak, eserlekuak eta haurrentzako jolastokiak dituen aisialdirako gune ederra dago bertan, zuhaitzez inguratuta.

Ez hori bakarrik, ur-kirolak gustuko dituztenek ibaiaren zati batzutan piraguekin ibiltzeko aukera dute.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Arrantza, ibilaldiak eta piraguak.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Barbakoa
  • Taberna
  • Kanpina
  • Iturriak
  • Haur-instalazioak
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua