Helmuga turistikoak
Herriak
Nork bere burua galtzeko udalerri bikaina da Kuartango. Paisaia ederrak eta lasaitasuna dira, besteak beste, ziurtatuta dauden faktoreak. Baia ibaiak zeharkatzen du Arabako udalerri hau, eta Badaiako eta Arkamoko mendilerroek eta Gibijo mendiek babesten dute.
Ingurune paregabea
Ingurune ezin ederrago batean dago bailara osoa, paisaiari dagokionez arras aberatsa den gune batean. Eskolunbeko Andre Mariaren Santutegian hasiko dugu ibilaldia, Katadiano herritik gertu. Ondoren, beste leku ikusgarri batera joko dugu, Katadianoko lau trikuharriak dauden gunera, alegia. Hirutasun Santuaren baselizara joango gara gero. Gillarte herriaren alboan dago, eta paraje ederrez gozatzeko aukera eskaintzen du.
Horrez gain, Jokanoko herrigunea ere ikusteko modukoa da. Solacuebako haitzuloak daude bertan, historiaurreko aztarnaz eta labar-pinturaz beteta. Azkenik, Zuhatzu Kuartangon atseden har dezakegu, antzinako bainuetxearen inguruan, errekaren alboan.