Basauri | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Basauriko hirigunea

Basauri

Helmuga turistikoak

Herriak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Basauri, Uribe Nerbioi eskualdean. Nerbioi ibaiaren alde banatan kokatuta ageri zaigu herria, hark Ibaizabal ibaiarekin bat egiten duen gunean. Udalerri industriala izanik, 1510. urtean bereiztu zen Arrigorriagatik Basauriko San Miguel elizate gisa. Auzo horretan egon zen herriko udaletxea bera ere, XX. mendeko hasierako urteetan Bidebietara aldatu zuten arte.

 

Bilbo eta Gaztela lotzen dituen bidearen eta Bilbotik Gipuzkoara zein Frantziara doan bidearen elkargunea da Bidebieta. Kokagune estrategiko horri esker gora egin zuen herriko ekonomiak, eta horren adierazle da herriko tabernak bide haren bazterrean kokatuta egotea. Bidegurutze hark izandako garrantzia gogoan izateko, irudi bitxi zein esanguratsu bat aurkituko dugu bertan: asto bi gurdi bati tiraka.

 

Bizkotxalde, Bizkaiko parkerik handiena

Herriko ondare artistikoari dagokionez, Ariz dorrea eta Arizko San Fausto baseliza (historikoki dorreari lotua egon dena) dira Basauriko ikur garrantzisuetako batzuk. San Miguel eliza, XVI. mendekoa, eta Finagako San Martin ermita ere eraikin azpimarragarriak dira. Bestalde, Soloarte parkea ere Basauriko beste gune adierazgarri bat, Agustin Ibarrola basauritar eskultore ezagunaren obrak baitaude han erakusgai. Bizkotxalde parkea bisitatuko dugu hurrena, herrigunean dagoen parkerik handiena da Bizkaian.

 

Basauriko jai nagusiak San Faustoak dira, urriaren erdialdean ospatzen dira, eta jaiotan, 10.000 lagun baino gehiago ateratzen dira kalera, antzinako jantzi tradizionalekin.

Datu interesgarriak

Hedadura
7.16 Km
Biztanle-kopurua
40,546

Ekitaldiak