Helmuga turistikoak
Herriak
Altzagamendi mendiaren mazeletako batean, Aralarko mendilerroaren azken adarretan, Oria ibairantz, Baliarrain dago.
Gipuzkoako landa udalerri txiki bat da, historiari eta kulturari dagokienez interes handikoak diren eraikinak dituena, eta bisitatzea merezi dutenak. Esate baterako, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia elizatik has gaitezke. Larreko ukitua duen eraikuntza bat da, beste garai batzuetako ñabardura garrantzitsuak gorde dituena. Nabarmentzekoa da, halaber, errota zaharra, garai bateko azpiegitura hidraulikoa gorde duena. Zelai eta mendi berdeak Ingurunea ere ederra da zinez. Bisitariak ibilaldi luzeak egin ditzake herria inguratzen duten zelai eta mendi berdeetan zehar. Esaterako, San Joan izeneko gune eder batera igo eta ondoko herrietako panoramika ederrez goza dezake.
Baliarrain abuztuaren bigarren hamabostaldian ezagutzea erabakitzen duenak herriko jaiak ezagutzeko aukera izango du, hilaren 15ean hasten baitira. Ekitaldi asko antolatzen dituzte, baina bat da nagusia, errepide nagusitik herrirainoko txirrindulari lasterketa.