Hiriburu aldakor bezala deskribatzen dute askotan Bilbo. Azken hamarkadetan hiri industriala izatetik kultur eskaintza indartsua duen zerbitzu hiria izatera igaro da. Bilboko alderdi modernoa Frank O. Gehry arkitektoak diseinatutako Guggenheim museoarekin lotuta dago. Ibaiaren alboan dagoen erakiniean dauden Puppy txakur erraldoia (lore naturalekin eraikia) eta Ama Armiarma eskultura ere, hiriburu bizkaitarreko ikur bilakatu dira. Alde Zaharreko kale eztuetan zehar askotariko eskaintza luzatzen duten taberna eta jatetxe ugari daude: 'betiko' tokiekin batera abandoardiagoak nahasten direlarik. Horrela, gure gastronomiaz, pintxoetaz eta txikiteoaz gozatzeko aukera zabala dagoelarik.
Informazio gehiago
Estekak