“8 euskal deitura” film ospetsuan, Rafa (sevillarra) Amaiaz (euskalduna) maitemintzen da, eta, bere maitearen atzetik Euskadira etorrita, ezin konta ahala komeria eta korapilo barregarri gertatzen zaizkio hemen.
Filmak izugarrizko arrakasta izan du, eta ez soilik zinema aretoetan; izan ere, filmeko irudiak grabatzeko aukeratutako parajeek publikoaren arreta erakarri dute.
Ezagutu nahi dituzu toki horiek? Filmaren kokagune ikusgarriez gainera, haietatik hurbil dauden beste norako batzuk proposatzen dizkizugu, Euskadiko bisitaren osagarri.
Erdi Aroko herrigunea eta labarren gainetik itsasora begiratzen duen ermita, gure historiaren lekuko.
Telmo Deun ermita eta herriko kaleak dira filmaren kokaleku nagusietakoak… Ezagutu Zumaia!
Arrantzale herri xarmagarria, jostun eta nabigatzaile handien sorlekua; toki ezin hobea da arraina eta txakolina dastatuz gozatzeko.
Getariako kaian aurkituko dugu Amaiaren aitaren itsasontzia... Bazatoz?
Gure kostaldeko hondartza handienetakoa, surfaren zaleentzat bereziki kutuna, eta, haren alboan, bizitasun handiko eta historia aberatseko herrigune ederra.
Zarautzen errodatu ziren filmeko barne eszena batzuk, eta ikusmira zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu Zarautz eta Getaria herriak lotzen dituen errepide bihurgunetsuan.