Urdaibaiko itsasadarrean barrena | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Urdaibaiko itsasadarrean barrena

Mundakatik aterako gara itsasontzi eroso batean, pilotuaren, gidari/ipuin-kontalari eta musikari baten laguntzarekin. Azken horiek izango dira Urdaibaiko uretatik egingo dugun txango honetako "Zizeronak". Inguru honetako ezaugarri natural, kultural eta historiko nagusiak esklusiboki ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Unerik erakargarri eta iradokitzaileenak, ordea, ainguratutako uneak izango dira, herrialdeko produktuak dastatuko baititugu zuzeneko euskal musika tradizionalaren emanaldi laburrekin batera.

 

Geldialdi eta lehorreratzeetan, gure gidariak itsasontzitik edo in situ ikusiko ditugun lekuei buruzko istorio eta elezaharren giroan murgilduko gaitu: Arteagako gaztelua, Gernikako hiribildua, Laidako hondartza, Murueta, Mundakako portua, etab.