Guardia oso-osorik | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Guardia oso-osorik

Guardian egingo den ibilbide honi esker, hiribilduko txoko guztiak, sorrera, kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutuko ditugu.

 

Hiribilduko interesgune guztiak bisitatuko ditugu, besteak beste: Santa María de los Reyes eliza, arkupe gotiko polikromatua duena; Kristo aurreko I. mendeko urmael zeltiberiarra; XII-XIII. mendeko abade-dorrea, Guardiako eta Arabako Errioxako mahastietako ikuspegi izugarriez gozatzeko; XVII. mendeko jauretxea; eta San Juan eliza.

 

Azkenik, Guardiako koba-upategietarako bisitak koordinatzeaz arduratuko gara. Gure ibilbidea amaitzeko, Arabako Errioxako ardo on bat dastatuko dugu.