Euskal Kostaldea parapentean Sopelatik | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Euskal Kostaldea parapentean Sopelatik

Egin hegan txoriek bezala euskal kostaldean barrena, Barinatxeko hondartzaren (Sopela) gainetik, bi lagunentzako parapentean. Hasteko, ekipamendua eta parapentea jarriko ditugu, eta zure esperientzian lagunduko dizun adituak haren funtzionamenduari eta segurtasunari buruzko azalpenak emango dizkizu.

 

Hegaldian zehar parapentearen agintea hartuko duzu zuk zeuk gida dezazun, eta akrobazia batzuk ere egingo ditugu. Zure hegaldiaren bideo bat grabatuko dugu, inoiz ahantzi ez dezazun. Ez ahaztu grabatzeko Micro SD txartel bat ekartzea, gutxienez 4GB-ko lekuarekin.