Esperientzia enogastronomikoa Azurmendi Jatetxean | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Esperientzia enogastronomikoa

Larrabetzun, gune ikusgarri batez gozatu ahal izango duzu, non gastronomiarik abangoardistena enologiarekin eta txakolinaren kulturarekin uztartzen diren. Eneko Atxa da guztiaren buru, Azurmendi Jatetxeko sukaldari ospetsua, hain zuzen, 3 Michelin izarrekin saritua. Azurmendi*** Jatetxean sentipenak ugaritu egiten dira, eta txoko, zehaztasun eta zerbitzu orotan ageri dira ispilatuta Eneko Atxaren nortasuna eta filosofia.

2017an, Elite Traveller aldizkariak munduko jatetxerik onena izendatu zuen. Bi menu ditu, bakoitzaren nahien arabera aukeratzekoak: Erroak menua eta Adarrak menua, bi-biak ardo bikainez lagundutakoak.

Igandetan, Gorka Izagirre upategira ere egin ahal izango da bisita. Bertan, kalitate goreneko txakolina egiten dute, bai erabiltzen diren mahatsen bikaintasunari esker, bai mahastietan zein upategian eskaintzen zaien arretari esker.