Esku pilota eta itsasoa | Esperientziak | Turismoa Eukadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Esku pilota eta itsasoa

Esperientzia honi esker marinelen mundura hurbilduko gara, gure kostaldeko portu ospetsuenetako batean: Bermeoko portuan. Bertan, udalerri honek pilotarekin duen lotura ezagutuko dugu.

 

Bisita Bermeoko pilotalekuan hasiko dugu, 100 urte baino gehiago dituenean. Kirol horren modalitate desberdinak ezagutuko ditugu gidari profesional baten eta bi pilotariren eskutik.

 

Erakustaldi batez gozatuko dugu, eta apustuen simulazio sinboliko batez ere bai. Pilotan arituko gara, eta txapelketa txiki batean erabakiko da zein izango den txapelduna.

 

Jarraian, txango bat egingo dugu itsasontziz Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako txokorik ederrenetako batean.

 

Amaitzeko, Bermeo ezagutuko dugu eta Arrantzaleen Museoa bisitatuko dugu. Han, pintxo tradizional bat eta txakolina dastatuko ditugu

Gomendioak

  • Itsasontziz paseoa, euskal kostaldeko txoko ederrenetako batean (San Joan Gaztelugatxe-Bermeo).
  • Euskal pilota kirol tradizionala ezagutzea eta praktikatzea Bermeoko pilotalekuan, pilotariekin, eta sari banaketa.
  • Arrain kontserba artisauak egiteko prozesua ezagutzeko aukera, bertako industria nagusietako batean, eta produktuen dastaketa.