Bizi txotx egitearen esperientzia | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Bizi txotx egitearen esperientzia

Esperientzia honetan, txotx egitea zer den ezagutzeko aukera izango duzu, dastatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jatorrira. 

Sagardotegiaz gozatu nahi duzu? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez.

Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. Txoootx! deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da.

Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.

Gomendioak

  • Aldez aurretik erreserbatu: SAGARDOA ROUTE, info@sagardoa.eus / 943 33 68 11
  • Astelehenetik ostiralera: 8.00-18.00 Larunbata eta igandeak: 10.00-18.00