Bidaia magikoa Arabako Errioxako iraganera | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Bidaia magikoa Arabako Errioxako iraganera

Jardunaldia hasteko, Villa-Lucía finka eta haren historia ezagutuko ditugu. Jarraian, Villa-Lucía museoa bisitatuko dugu, Arabako Errioxako ardoaren historia eta erritualak biltzen dituen ardoaren zentro tematikoa, hain zuzen.

 

Zentzumenen esperientzia batez gozatuko dugu 4D formatuan, ´En Tierra de Sueños´. Esperientzia horretan, ardoaren iratxoak (Vinfo) eremu horretako ondarearen eta baliabideen berri emango digu. Museoko 30 edo agian 40 urtetik gorako ardo bat dastatuko dugu eta haren bilakaera egiaztatuko dugu.

 

Ondoren, menu berezi batez gozatuko dugu Villa-Lucia erretegian. Jarduera amaitzeko, El Fabulista Upategia bisitatuko dugu, alegia, ardoa era tradizionalean egiten duten Guardiako Erdi Aroko herriguneko bi kobetako bat.