Ardoaren eta patxaranaren sekretuak Arabako Errioxan | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Ardoaren eta patxaranaren sekretuak

Arabako Errioxako ´AUPA´ artisau patxarana ezagutzea eta berau egiten parte hartzea nahi dugu. Horretarako, César Sáenz de Samaniegoren azalpenak izango ditugu lagun.

Fruitua nola jaso azalduko digu eta emandako argibideei jarraituz, patxaran paregabe hau egingo dugu botila berezi batean. Emaitza etxera eraman ahal izango dugu, nahi dugunarekin dastatzeko, beratzen hilabete batzuk utzi ondoren.

Gainera, Villa-Lucía upategi-museoa eta interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango dugu, bai eta ´En Tierra de Sueños´ 4D esperientziaz gozatzekoa ere.

Amaitzeko, Villa-Lucía erretegian-jatetxean bazkalduko dugu, ekimen horretarako tokiko produktuekin diseinatutako menu batekin, eta patxaranarekin lagunduko dugu.