Nola iritsi eta mugitu
Aireportuak
Gasteizko Aireportua Arabako hiriburutik 8 km-ra dago, toki pribilegiatu batean: 45 minututan iristen da Bilbora (58 km), eta ordubete eta gutxian beste toki batzuetara, hala nola Arabako Errioxara, Hondarribira (121 km) edo Donostiara (116 km). Forondako Aireportua ere esaten zaio, eta 1994. urteaz geroztik garrantzia handia hartu du salgaien trafikoaren bolumenagatik.
Doako aparkalekua terminaletik metro gutxira dago.
Aireportuak Turismo Bulegoa ere badu.
Gasteizko Aireportutik hiriko erdigunerako autobus zerbitzua:
Gasteizko aireportua Gasteizko erdigunearekin lotuta dago, La Unión garraio enpresaren bidez.
Aireporturantz, Cadena y Eleta apezpikuaren kaleko geltokitik abiatzen da autobusa (Florida parkearen parean), eta autobus geltokian ere egiten du geldialdia.
Kontrako noranzkoan, aireportutik hiriaren erdigunerantz, ibilbidea alderantzizko ordenan egiten da.
Kontsultatu autobusaren ordutegiak eta eskuratu zure txartela esteka honen bidez: https://www.autobuseslaunion.com/A3700
Zerbitzuaren prezioa 3 €-koa da.
Gogoan izan zerbitzu batzuek erreserba aldez aurretik egin bada bakarrik egiten dutela geldialdia aireportuan.
Gasteiztik 8 kilometrora, Bilbotik 58 kilometrora eta Donostiatik 116 kilometrora