Euskal
kostaldearen

xarma

Naturalki atsegina

Euskal Kostaldea berezia da itsasoaren eta lurraren arteko loturagatik.

Berdeak eta urdinak bat egiten dute, batzuetan besarkada ezti batean, Urdaibaikoa bezain estuario ederrak osatuz; eta beste batzuetan sutsuki, flyscharen itsaslabarretan adibidez, nazioartean ezagunak diren horma bertikalak osatuz. Biotopo babestuak, padurak eta hainbat parke naturalen hurbiltasuna kontuan hartuta, Euskal Kostaldea norako ezin hobea da itsasoaren onenaz gozatu nahi dutenentzat, naturarekin batera. Gozatu ekoturismoaz Euskal Kostaldean!

Euskadin hiriko hondartzarik onenak eta basatientak ditugu. Erreginek, margolariek, surflariek eta poetek aukeratutako hondartzak. Zuretzako moduko bat izango dugu, noski!

Zerbait oroitzekotan, zaporeak gogoratuko dituzu. Euskal Kostaldeko jatetxe onenetako batean erreboiloa parrilan, bisigua Orioko erara, sardina erreak, txipiroiak beren tintan edo itsaski on bat eskatzen badituzu, beste dimentsio batera bidaiatuko duzu. Kalitatezko produktuen eta suetan eta txingarretan egiten jakitearen arteko konbinazio perfektua. Gozatu Euskadi Gastronomika klubeko jatetxeetan!

Euskal kostaldearen 10 ezinbestekoak

Itsas silueta simulatzen duen hondoa

Itsas kultura

Euskal Herriko itsas kultura ospetsua da.

Euskal kostaldeko jendea itsasoari begira bizi izan da betidanik, aurrez aurre, eta hala jarraitzen du. Itsasoa elikagaien sinonimoa eta abentura handien promesa da.

Harreman horrek fruituak eman ditu, kiroletik hasi, kostaldeko herrietan grina sortzen duten traineru estropadekin, eta sagardoaren kultura zirraragarriraino. Baina badaude fruitu gehiago, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten museoetan ikus daitekeen moduan. Zatoz, eta ontziratu aurkikuntzaz beteriko bidaia batean!

Itsas kultura sekzioa
Itsas silueta simulatzen duen hondoa

Itsas jarduerak

Euskal Kostaldeko ikuspegirik onenetako batzuk uretatik aurkituko dituzu.

Bilbo, Donostia eta Hondarribiko portuetako lehen klub nautikoak XIX. mendearen amaierakoak dira. Lehen surflariak 50eko hamarkadan agertu ziren Euskadiko hondartzetan, eta Europan aitzindari izan ziren. Kostaldearen 246 kilometroetan, 40 hondartza, surferako 50 olatu, 20 kirol portu eta itsas turismoko 100 enpresa baino gehiago daude, eta planik onenak eskaintzen dituzte itsasoan, Euskal Kostaldean barrena egindako bidaia borobiltzeko.

Belaontziak, yateak eta atun ontzi tradizionalak ere aloka ditzakezu, bai eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean edo Urdaibain itsasontziz txangoak egin, Gaztelugatxeko San Juan itsasontziz bisitatu, urpekaritza, snorkel edo coasteering egin... Eta ez galdu zetazeoak ikusteko aukera!

Itsas jarduerak sekzioa
Itsas silueta simulatzen duen hondoa

Surfing Euskadi

Euskal Kostaldea Europako surf helmuga nagusietako bat da.

Zarautzen eta Mundakan, esaterako, ohikoa da hainbat herrialdetako surflariekin topo egitea. Baina ez da kasualitatea. Euskal Kostaldea leku bikaina da surfean ikasteko, aritzeko eta baita ikusteko ere. Mundakako ezker olatua, Meñakoz, La Salbaje (Sopela) eta Zurriola (Donostia) maila guztietako 50 urautsitik gora, eta esperientzia handiko surf zerbitzu profesionalen eskaintza handia.

Surfing Euskadi klubeko surf eskola baimenduek surf klaseak eskaintzen dituzte material onenekin, surf kanpamentuak leku sinestezinetan, surf friendly ostatuak jantzia garbitu, taula gorde eta olatuen partea kontsultatzeko, bai eta gidak, turismo bulegoak eta harrera agentzia espezializatuak ere. Jarri esku onenetan!

Surfing sekzioa

Ikasi surfean edo hobetu zure surfa

Olatuak eta hondartzak

Surf-friendly ostatuak

Eta ez ahaztu plan gehiago bilatzen...